Lurreko Telebista Digitalak frekuentzia aldatu behar du, 5G sareari lekua uzteko. Eta horren ondorioz, Nafarroan 13.103 eraikinetako antenak egokitu beharko dituzte, telebista ikusten segitu ahal izateko. Eraikinotan 369.249 lagun bizi dira. Aldaketa horren lehen fasea gaur abiatu da, telebista seinalea Gipuzkoatik eta Errioxatik jasotzen duten 26 udalerri nafarretan. Hala jakinarazi du Espainiako Gobernuaren ordezkari Jose Luis Arastik.