Euskararen erabilera 6 puntu igo zen Nafarroan, Euskaraldiaren ondorioz

Euskalerria Irratia 2019ko irailaren 17a

Ekimenak "aldaketa handiak" eragin zituen parte hartzaileen inguru linguistikoan, Soziolinguistika Klusterraren ikerketaren arabera

Euskal Herri osoan, Euskaraldiak iraun zuen 11 egunetan, euskararen erabilera %20 hazi zen. Eta hiru hilabete igarota, aldaketok “maila esanguratsu” batean mantentzen ziren, zehazki %6,6an. Nafarroan, aldaketok are handiagoak izan ziren: hazkundea %8,3koa izan zen Euskaraldiak iraun zuen bitartean, eta %6koa hiru hilabete geroago. Foru Erkidegoari dagokionez, galdeketak Leitzan, Baztanen, Eguesibarren, Burlatan eta Altsasun egin dituzte. Euskaraldia I. Emaitzen azterketa atzo aurkeztu zuten Donostian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!