Lan Autonomoaren II Azokak 125 enpresa eta establezimentu bilduko ditu

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 16a, 13:59

Irailaren 28an eta 29an ospatuko da, Baluarten, Nafarroako Gobernuak antolatuta. 

Nafarroako Gobernuak antolatutako Lan Autonomoaren II Azokak langile autonomoen lana ikustarazteko eta horren garrantzia nabarmentzeko helburua du, Izaskun Goñi Politika enpresarialeko, Nazioarteko proiekzioko eta Laneko zuzendari nagusiak adierazi duenez.

2017an, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 2017-2020ko Lan Autonomoaren I. Plana sortu zuen, eta horren barruan banatu zituzten Lan Autonomoa Aitortzeko Sariak lehen aldiz, 2017an. Iaz, sarien banaketarako azoka antolatzea erabaki zuten. Topaketaren lehenbiziko aldian 176 autonomo izan ziren, eta aurten, berriz, 125 izango dira. Horiek stand edo mahaietan erakutsiko dute haien lana. 

Aurten ere banatuko dituzte Lan Autonomoa Aitortzeko Sariak, azokaren lehenbiziko egunean. 16 langilek jasoko dituzte sariak, 37 hautagairen artean. Gainera, sari berezi bat ere banatuko dute, pertsona baten ibilbide profesionala eta gizartean izan duen eragina aitortzeko. Aurten, Maria Eugenia Echarrenek jasoko du, Iruñeko Kantu eta Ahots zein Musika Hezkuntzako Eskolan egindako lanarengatik. 

Irailaren 28an, larunbatarekin, irekiko dute azoka, 10:00etan, eta bi egunez egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Baluarteko sarrera, erakustareto eta plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!