Lanuztea Kasedako Viscofan enpresan langile baten heriotza salatzeko

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 16a, 07:52

Larunbatean gertatu zen ezbeharra, bi behargin azido sulfhidrikoa zuen kubeta batera erori zirenean. Gas toxikoa arnastu zuten. Haietako bat hil egin zen eta bestea larriki zaurituta dago. Enpresako langileek greba eginen dute gertatutakoa salatu eta segurtasun neurriak eskatzeko.

Maskarilla bereziak behar dira azido sulfidrikoa (H2S) dagoen tokietan lan egiteko. Istripua izandako bi langileek ez zuten ekipamendu berezi hau gainean ezbeharra gertatu zenean. 45urteko langilea, kubetatik aterata, ezin izan zuten berpiztu tokira gerturatutako larrialdi taldeek. Zarrakasteluko bizilaguna zen. Bigarren langilea, 54urteko Oibartarra, bizirik atera zuten eta uneotan, Nafarroako Ospitale Guneko zaintza intentsiboen unitatean ingresatuta dago oso egoera larrian.

Viscofaneko langileek gaur greba eginen dute, LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuen babesarekin. Enpresako zuzendaritzak, gertatutako ezbeharraren aurren bere tristezia azaldu badu ere, lanuztea salatu eta legez kanpokoa dela adierazi du.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!