Gorenak asteazkenean berraztertuko du Altsasuko gazteen zigorra

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 16a, 07:30

Defentsek zigorrak murrizteko eskatu dute, eta Fiskaltzak muzin egin dio berriro terrorismoa galdegiteari.

Altsasuko zortzi gazteei 2 eta 13 urte arteko espetxe zigorra ezarri zieten, autoritatearen aurkako atentatua, lesioak, mehatxuak eta desordenu publikoak egotzita. Espainiako Auzitegi Gorenak asteazkenean, hilaren 18arekin, berraztertuko du zigorra.

Auzitegi Nazionaleko Penaleko Aretoak eman zuen lehen epaia. Gero Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoarena etorri zen. Batak zein besteak atzera bota zuten terrorismo delitua. Eta oraingo honetan Fiskaltzak ez du terrorismoa eskatzeko helegiterik aurkeztu. Defentsek bai, defentsek gazteen zigorrak murrizteko helegiteak aurkeztu dituzte.

Oihan Arnanzi 13 urteko zigorra ezarri zioten; Jokin Unamunori eta Adur Ramirezi, 12koa; Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Ararz Urriolari, 9koa; eta Ainara Urkijori, 2koa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!