Nafarroan estalpean sekula atzemandako marihuana landaketarik handiena da: Iruñetik gertuko industria nabe batean, 5.830 landare atzeman dituzte. Operazioa Iruñeko Iruñeko 3. Instrukzio epaitegiak zuzendu du. Nabeak 400 metro koadro ditu, eta Espainiako Gobernuaren ordezkari Jose Luis Arastiren arabera, horren barruan eraikitako “bunker” batean zuten landaketa.