Erizaintzako zainketa lagungarrietako 210 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa deitu du gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 3a, 08:25

Izena emateko epea bihartik aurrera eta urriaren 2a arte irekita egonen da eta azterketa 2020ko otsailean eginen da.

Osasunbideak erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLTa) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdia egin du. Gaur, NAOn argitaratutako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpenaren bidez deialdia onartu da. Izena emateko epea bihar asteartea, hilak 3, hasi eta urriaren 2an amaituko da eta azterketa 2020ko otsailean egitea aurreikusi da.

Inskribatzeko eskaera eta azterketa-tasen ordainke online baizik ezin egin ahalko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzu publikoaren www.empleosalud.navarra.es enplegu publikoaren atariko tramiteen fitxan, “Oposizioak”, “Osasun kategoriak” “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua” estekaren barnean, “Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikaria. Lehiaketa oposizioa (2017-2018E-2028 LEP” hautatuz eta “Izena ematea” sakatuz.

Ezarritako tasa 15,60 eurokoa da. Ordainketa horretatik salbuetsita daude % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak eta enplegu eskaerari buruzko baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak, deialdiaren oinarrietan zehaztutakoaren arabera.

Plazen banaketa

210 plazak hiru txandatan banatuko dira: 17 plaza % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonen txandaren barnean, 97 lanpostu sustapen txandan eta 96 txanda askean. Desgaitasuneko lanpostuetakoren bat beteko ez balitz, sustapenera eta txanda askera igaroko litzateke, hurrenez hurren, eta sustapeneko plazekin gauza bera bertatuko balitz, txanda askera igaroko litzateke.

Lanpostu hutsen zehaztapena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzailearen urriaren 31ko 1375E/2018 Ebazpenaren bidez onartu eta egun prozesuan dagoen EZLTeko 323 plazatako lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren eginen da.

Lehiaketa oposizioaren faseak

Lehiaketa oposizioa 2020ko otsailean hasiko da test motako proba batekin, zeinetan, hainbat aukeraren arteak batek baizik ez du balio izango deialdiaren baldintzei buruzko I. Eranskinean bildutako gaien inguruko galderei erantzuteko. Galdera kopurua, erantzun okerren penalizazioak eta ariketaren gehienezko iraupena Epaimahaiak zehaztuko ditu ariketa hasi baino lehen.

Oposizio fasearen guztizko balorazioa gehienez 60 puntukoa izaten ahalko da, eta baztertuta geldituko dira gutxienez 30 puntu lortzen ez dituztenak. Ondoren, merituen balorazioa eginen da, egindako zerbitzuak, prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak aintzat hartuz. Deialdiak kontratazio-zerrendak osatzeko eta aldi bateko barne sustapena bultzatzeko ere balio izanen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!