Hauteskundeak 2019

Bere senatari autonomikoaren hautagaiari eutsiko diote Geroa Baik eta Ezkerrak

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 2a, 13:45

Navarra Sumak hautagaia aurkezteko asmoa erakutsi du.

Geroa Bairen eta Ezkerraren arteko desadostasunak agerian utzi ditu lehenengo Mahai eta Eledunen batzarrak. Senatari autonomikoaren hautaketaren auzia askatu gabe jarraitzen du. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugku eta Ezkerrak apirilaren 28ko hauteskundeei begira egindako hitzarmena ez dute berdin ulertzen bi alderdiek.

Ezkerrak dio hari dagokiola hautagaia proposatzea, hala jaso zutelako hitzarmenean. Geroa Baik, berriz, uste du itun hori posible egin zuten baldintzak aldatu egin direla eta akordioa bera ez dagoela indarrean. Norberak bere hautagaia aukezteko asmoa erakutsi dute gaur. PSNrekin ados jarrita Geroa Bai.

Hautagaiek Nafarroako Parlamentuaren gehiengo soila behar dute. EH Bilduk eta Ahal Duguk Ezkerrako hautagaia babestuko dutela esan dute, eta, beraz, hamar parlamentariren botoak izanen lituzke. Geroa Baik, berriz, PSNrekin ados jarrita, hogei izango lituzke, Navarra Sumak bezainbeste. NA+k ere hautagaia aurkezteko asmoa agertu du. Aurkeztuz gero, Navarra Sumarentzat litzateke senataria, berdinketa izanik boto gehien jaso zituen zerrendako hautagaia aukeratu behar delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!