Altsasuko Gurasoekin bildu da Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko burua

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 30a, 11:53

Irailaren 18an hasiko da Auzitegi Nagusian defentsak aurkeztutako helegitearen bista. Epaia irmoa izango da.

Altsasuko Gurasoekin bildu da Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearekin. Eskakizunak parlamentura helarazteko dituzten bideen berri eman die parlamentuko buruak Koldo Arnanz, Javier Abad, Igone Goikoetxea, Miren Edurne Goikoetxea, Aranzazu Olea eta Nekane Ortigosa gurasoei.

Parlamentuko buruak gogorarazi die zigorren proportzinaltasunaren eztabaidak alderdi juridikoaren inguruko lana egitera eraman zituela parlamentariak aurreko legegintzaldian. Gurasoek, bestalde, babes instituzionala aldarrikatzen jarraituko dutela adierazi diote, eta auziaren inguruko hainbat dokumentu helarazi dizkiote.

Irailaren 18an hasiko da Auzitegi Nagusian defentsak aurkeztutako helegitearen bista. Epaia irmoa izango da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!