MAGNAk Erdizen egin nahi duen harrobia ingurumenerako oso kaltegarria dela salatu du Sustrai Erakuntzak

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 29a, 11:30

Helegitea aurkeztu dio Sustrai Erakuntza Fundazioak enpresaren aurre proiektuari; baita Zubiriko planta handitzearen aurkakoa ere.

Magnesitas Navarras SA (MAGNA) enpresak aire zabaleko magnesita harrobi bat sustatu nahi du Erdizen, Artesiagako mendatetik gertu, Baztan eta Esteribarren artean. Hori dela eta, kontsulta bat zabaldu da proiektu honen ingurumen eragina baloratzeko. Sustrai Erakuntzak aztertu ditu proiektu honen balizko eraginak ingurumenean zein giza jardueran. Oso kaltegarria izan daitekeela salatu du. Martin Zelaiarekin hitz egin dugu Guardasola saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!