Uda Nafarroan igarotzen ari diren Txernobylgo haurrei harrera egin die parlamentuak

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 8a, 13:40

Nafarroaren "elkartasun izaera" nabarmendu du Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak.

33 urte pasa dira Txernobylgo hondamendi nuklearretik eta oraindik ere zonaldeak ordaintzen du gertatutakoa. Horregatik, 40 egunez kutsatutako eremua uz dezaten gomendatzen du Munduko Osasun Erakundeak. Chernobyl elkartearen eskutik 189 haur ari dira uda Euskal Herrian igarotzen.

Nikarentzat, esaterako, bostgarren aldia da Iruñean. Eunate Etxaideren etxean igaroko du aurten ere uda. Esperientzia, baina, ez da soilik onuragarria Nikarentzat. Familiek ere asko jasotzen dute esperientziatik. Nafarroako Parlamentuak harrera egin die gaur Chernobyletik etorritako haur ukranarrei. Dei berezia egin du aurten Chernobyl elkarteak Nafarroako familiak programara erakartzeko, eta gero eta gehiago dira.

Parlamentuko lehendakariak eskerrak eman dizkio elkarteari, baita bolondres eta harrera familiei ere, eta “haur hauen osasuna hobetzeko” egiten duten lana aitortu egin du. Legebiltzarraren konpromiso eta borondatea agertu dio elkarteari “ahal duten guztian laguntzeko”, eta erakunde europarrei deia egin die “Txernobileko pertsonen bizi baldintzak hobetzeko lanean jarrai dezaten eta duela 33 urte jazotako gertakariak berriro gerta ez daitezen”.

"Txernobil ez da moda bat"

Mª Carmen Oscáriz eta Olatz Linacisoro bolondresek, Parlamentuari eskerrak eman dizkiote elkartea osatzen duten pertsona guztien izenean. Azaldu dute 20 urtez Txernobileko haurren osasuna hobetzen lanean dihardutela. Oroitarazi dute, bestalde, istripu nuklearrari buruzko telesaio baten ondorioz Txernobil gaur egun “modan” dagoela, eta honek zentral nuklearrera bisitak nabarmen igo dituela. Alde batetik, onartu dute Txernobilek “nazioarteko garrantzia” hartzeak alde ona baduela, baina era berean kritikatu dute “zentralerako paseak 100€ balio dituen bitartean, 500 metrora bizi diren bizilagunek ez dutela urik”.

Bolondresek, elkartearen izenean, “Txernobileko pertsonek bizi duten egoera ezagutzera eman dadila” eskatu dute eta kasu honetan, “uda pasatzera datozen 189 haur hauen errealitatea”. Bide batez, eskerrak eman dizkiete harrera familiei baita Parlamentuari ere. Ekitaldia amaitzeko, Nafarroan uda pasatzen ari den Denis haur ukraniarrak poema bat irakurri du ukranieraz.

Ekitaldian bertaratu direnen artean, mahaiko kide diren Yolanda Ibáñez bigarren lehendakariordea eta Maiorga Ramírez bigarren idazkaria, eta Iñaki Iriarte, Ángel Ansa (Navarra Suma), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Laura Aznal (EH Bildu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) parlamentariak egon dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!