Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unesco) Skolae hezkidetza programari emango dio Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Saria. Urriaren 11n jasoko du Nafarroako Gobernuak, Parisen egingo den ekitaldi batean.
Nafarroako aurreko gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilari Maria Solanak eman zuen berria atzo, kargua utzi zuen egunean, eta Interneteko sare sozialen bidez.
Esta tarde @UNESCO nos ha confirmado que da a #Skolae el premio internacional UNESCO de Educación de niñas y mujeres 2019
— María Solana Arana (@solanarana) August 7, 2019
Solanak gogora ekarri du Maria Txibitek gidatuko duen gobernuak "konpromisoa" hartua duela datorren legealdian ere horrekin jarraitzeko. Nafarroako 116 ikastetxetan ezarria dago Skolae hezikidetza programa.
Azken urtean talde ultrakatoliko, alderdi eskuindar eta hedabide zenbaitetan polemika sortu duen programa izan da. Solanak mehatxu gutunak jaso zituen, eta babespean jarri zuen Foruzaingoak. Skolae landu zuten hamar profesionalek epailearen aurretik igaro behar izan zuten ekainean.