Gobernu aldaketa dela eta, Uxue Barkosek eta Maria Txibitek bilera izan dute, gaur goizean, Nafarroako Jauregian, botereak eskualdatzeko helburuarekin. Txibitek egiteke dauden exekutiboko gaiei buruzko informazioa jaso du.
Bihar hartuko du boterea ofizialki Maria Txibitek. Nafarroako Parlamentuan izanen da ekitaldia 11:30etatik aurrera. Bertan, Nafarroako autoritate nagusiez gain, Jose Luis Abalos Sustapen ministroa eta Luis Planas nekazaritza ministroa, Iñigo Urkullu lehendakaria egonen dira. Iruñeko Orfeoiaren musikak girotutako ekitaldia izanen da, Benito Lertxundiren Herri Behera eta Salvador Ruiz de Lunaren “El Roncales” piezak interpretatuz.
Behin Txibitek lehendakaritza hartuta, bere gobernu kideak izango direnen txanda helduko da. Asteazkenean izanen da hori eta bertan izanen dira noski lehendakari orde eta kontseilari berri guztiak.