Isabel Elizalde, Aldaketaren gobernuaren legealdian Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria izan denak lau urte hauetan eginiko lanaren balorazio oso positiboa egin du.
2018an onartutako klima aldaketaren aurkako bide orria eta dagoeneko prest dagoen lege berrirako aurreproiektua dira lorpen handienetarikoak.
Hala ere egoera ez da ona eta datuak oso kezkagarriak: hirugarren urtez areagotu dira gas isuriak Nafarroan, eta bero handiagoa dago: ia gradu erdi igo da tenperatura duela hirorogei urteko datuekin alderatuta. Hori da orain berriki Ingurumen Departamentuak plazaratutako txostenak dioena.
Klima aldaketaren aurka Nafarroako Gobernuak marraztutako bide orria betetzea, beraz, zailtzen ari da. Txostenaren arabera, 1990ean baino %41,9 isuri gehiago izan ziren 2017an, eta 2016an baino %3,8 gehiago.
Era berean, gas isurketen eragina dagoeneko kliman antzeman daitekeela adierazi du txostenak. Batetik, bero handiagoa dago: tenperatura ia gradu erdi igo da aurreko mendearekin alderatuta —1961. eta 1990. urteen arteko garaia hartzen dute kontuan—. Bestetik, euri gehiago ari du: prezipitazioak %12 areagotu dira. «Gorakada horiek bat datoz klima aldaketaren inguruan antzeman diren eragin batzuekin, hala nola uholdeen ondoriozko kalte gehiago eta baso suteen igoera», nabarmendu du txostenak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!