Jantzi berriak aurkeztu ditu Osasunak

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 17a, 13:34

Lehenengo elastikoak arropa atzerakoietan oinarritutako diseinua dauka eta bigarrenak aldiz, urdinean, estilo aurrerakoi eta sutsua dauka.

Osasuna Klub Atletikoak 2019-2020 denboraldirako Hummel jantziak aurkeztu ditu. Danimarkako markak lan handia egin du azkeneko hilabeteetan talde gorritxoaren irudia berritzeko, izan ere, bi entitateek elkarlanean jarraituko dute Osasuna maila gorenera itzuli den denboraldian. Aurten, jokalariek bi elastiko izango dituzte jokatzeko, lehena gorria eta bigarrena urdina. Atezainek hiru izango dituzte: beltza, arrosa eta morea.

Diseinu "atzerakoia", lehen jantzian

Hummel elastiko atzerakoietan inspiratu da Osasunak datorren denboraldian erabiliko duen kamiseta egiteko. Danimarkako markak zonalde gorri eta urdinak ongi ezberdintzea erabaki du, entitateak ezaugarri bezala dituen bi koloreak. Gainera, elastikoari alkandoraren lepoa jarri diote. Kamisetaren ehuna kirola egiteko aproposa da BeCool de polyester multifilamento 6.6 izenekoa, gorputzaren tenperatura neurtzeko eta errendimendua hobetzeko aproposa. Hummelen ezaugarri diren ikurrak elastikoaren bi sorbaldetan daude jarrita. Galtza motzak itsas urdin kolorekoak dira eta Hummelen ikurrak gorriak. Azkenik, galtzerdiak beltzak dira baina xehetasun gorri batzuk ditu./p>

Urdin turkesa, bigarren jantzirako

Hummelek lehenengo jantziarekin erabilitako bidea apurtu nahi izan du bigarren jantzia egiteko eta ikusgarria den itsas urdin kolorea erabili du diseinu aurrerakoi batekin. Ehuna, lehen jantzian gertatzen den bezala, BeCool de polyester multifilamento 6.6 izenekoa da. Aukera honetan, ezkutua txuria da, lehen elastikoarekin guztiz apurtuz. Galtza motzak eta galtzerdiak ere urdin turkesa kolorekoak dira.

Beltza, arrosa eta morea, atezainentzat

Atezainek aurten hiru kolore ezberdin izango dituzte aukeratzeko. Hummelek hiru jantzi ezberdin prestatu ditu, bat beltza, beste bat arrosa eta azkenekoa morea. Aukera guztietan, galtza motzak eta galtzerdiak elastikoaren kolore berdinekoak dira.

 

17:00tatik aurrera, salgai

El Sadarren kokatuta dagoen denda ofizialean 17etatik aurrera izanen dira salgai. Dendara hurbilduko diren guztiek lehen jantziko neurri guztiak aurkituko dituzte, haurrentzakoak izan ezik. Bigarrena, aldiz, ez da eskuragai egongo. Atezainen hiru jantziak ere salgai izango dira.

Dendak 17etan irekiko ditu bere ateak eta 20etan itxiko ditu. Ostegunetik aurrera, dendaren ordutegia astelehenetik ostiralera 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara izango da. Larunbatetan 10etatik 14etara irekiko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!