Datorren astean, behin behineko zubia zabalduko da Sansoainera iritsi ahal izateko. Halaxe espero du Nafarroako Gobernuak, uztailaren 8az geroztik inkomunikatuta dagoen herri honetako biztanleei konponbidea emateko helburuarekin.
Atzo zabaldu zen N121 errepidea baina hala eta guztiz ere, Nafarroako Gobernuak zabalik, hau da, ordaindu beharrik gabe, mantenduko du Imarcoaingo peajea, baldorbarako bidegurutzea erabat konpondu arte.