Hauteskundeak 2019

Kolore bakarreko gobernua nahi du PSNk

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 16a, 12:42

Gobernu osaketa proposamena aurkeztu die Alderdi Sozialistak, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrako kideei. Ostegunean bilduko dira berriz beren iritzia emateko. Geroa Baik argi utzi du, beraiek presente diren kolaborazio eta ardura partekatze gobernua nahi dutela.

Bilera azkarra izan da, Sanferminen ostean PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrak egin dutena. 20 minutu eskas, Alderdi Sozialistak beren gobernu osaketa proposamena aurkez zezan. Osteguna bitartean, alderdi bakoitzak proposamena aztertuko du eta beren erantzuna emanen dute.

“Sozialisten gobernu bat nahi dugu” adierazi du PSNko antolakuntza idazkariak, kolore bakarreko gobernua osatzeko asmoa erakutsiz. “Ardura partekatuen gobernua nahi dugu” erantzun dio Itziar Gomez, Gbaiko kideak, “gobernu bat non Geroa Bai presente dagoen”.  Hika mikak hika mika, PSNk ez du presarik azken akordioa lotzeko, Madrilen estatuko gobernua osatzeko negoziaketen korapiloa askatzen ez diren bitartean.

Navarra Sumarekin eta EH Bildurekin hitzeginen ez dutela adierazita, gobernura iristeko abstentzioen beharraz galdetu zaio PSNko Alzorriz-i, honek, “gehiengo posibilista” bat dagoela adierazi du, hau da 23 bozkako gehiengo bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!