'Makrokanta' elkartasun kantua, epaiketari aurre egiteko

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 16a, 12:31

Suaia, Aiora Renteria, Juantxo Arakama eta Maria Riverok jarri dute ahotsa. Hitzak, berriz, Izar Mendiguren, Juantxo Arakama eta Suaiak idatzi dituzte.

Irailaren 16an hasiko da Espainiako Entzutegi Nazionalean 47 euskal herritarren aurkako epaiketa. Horietako 11 nafarrak dira. "Musikak mundua mugitzen du, gaitasun hori badu; barrenak astindu, konexioak sortu, norabide anitzeko komunikazioa eraiki, dena nota eta letra bidez zabalduta", adierazi dute 47ak Herrian platafomatik. Hori dela eta, elkartasuna eta musika elkartu dituzte 'makrokantan'.

Hainbat musikari elkartu eta 11/13 makroepaiketari ez eta konponbideari bai adierazteko abestia egin dute. "Haien aletxoa jarri dute lekuz kanpo eta denboraz kanpo dagoen zentzugabekeria hau bertan behera geratzeko. Eta bide batez, benetan heldu behar zaion problematikari heltzeko beharra azpimarratzeko: egungo espetxe politika aldatu eta euskal preso eta iheslarien gaia soluzio agenda beti lotua egotea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!