Hirugarren modelo bat ekoitziko dute Landabengo Volkswagenen

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 15a, 12:05

2021eko bigarren hiruhilekoan nahi dute hirugarren modeloa ekoizten hasi. 50 lanpostu sortuko dituzte.

Polo eta T-Cross modeloak egiten dituzte egun Landabenen. Bi horiei beste modelo bat gehituko zaio. SER irrati kateak aurreratu du albistea. Plataforma bera erabiliko dute hiru modeloak ekoizteko, eta horrek "kostu lehiakorretan" ekoizteko aukera emanen diela jakinarazi du Andreas Tostmann batzorde exekutiboko kideak. 

Nafarrako Volkwageneko presidente Emilio Saenzek Iruñeko langileen "engaiamendua" gorapaipatu du. 2021eko bigarren hiruhilekoan nahi dute hirugarren modeloa ekoizten hasi.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!