Tafallako udalak jakinarazi du, atzoko uholdeagatik kaltetua izan den ororentzat Udaletxdeko bulego nagusia irekita egongo dela. Honetaz gain, momentuz, haur eskola itxita egonen da.
Koordinazio bileran lan-taldeak antolatu dira eta Tafalla normaltasunera bueltatzeko lanak hasiko dira ahalik eta azkarren. Jende asko hurbiltzen ari da herrira laguntza eskaintzera.