Hauteskundeak 2019

Aurreakordioa itxi dute PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 5a, 13:26

Programa "anbiziotsua" dela adierazi du PSNko hautagai Maria Txibitek. Arratsaldean eginen dute publiko edukia.

Sektoreka bilerak egin dituzte astelehenetik PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, Nafarroako Gobernurako programa akordio bat adostu eta Maria Txibite PSNko lehendakarigaiaren inbestidura ahalbidetzeko. Gaur goizean berriro bildu dira, desadostasunak nola kudeatu zehaztu eta autogobernuaz hitz egiteko.

Bilera amaituta, prentsaurrera irten dira Txibite, Uxue Barkos (Geroa Bai), Eduardo Santos (Ahal Dugu) eta Marisa de Simon (Ezkerra). 70 orrialde inguru dituen akordio programatikoa itxi dutela adierazi dute. Arratsaldean aurreratuko dituzte akordioaren edukiak.

Lau alderdiek 23 parlamentari dituzte Nafarroako Parlamentuan; beraz, inbestidura saiorako, beharrezkoa dute EH Bilduko zazpi parlamentarien babesa edo abstentzioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!