'Lur Azpian. Desobiratzeak Nafarroan', liburuak memoriaren ahotsak biltzen ditu

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 5a, 08:41
José Miguel Gastón, Ana Ollo eta Cesar Layana, liburuarekin.

1936ko kolpe militarrarren biktimen eta senitartekoen memoria jasotzen du, lur azpian idatzitako memoria, hamarkadetan hobetik atera ez dena eta egun, belaunaldi gazteenei transmititzen zaien memoria.

Memoria ariketa bat da Lur azpian. Desobiratzeak Nafarroan. 1939-2019 liburua. 1936ko kolpe militarrarren biktimen eta senitartekoen memoria jasotzen du, lur azpian idatzitako memoria, hamarkadetan hobetik atera ez dena eta egun, belaunaldi gazteenei transmititzen zaien memoria. Elkarbizitzan etorkizuna eraikitzeko ezinbestekoa da jardunean den Nafarroako Gobernuarentzat atzera begiratu eta oroitzea. 

Familia askoren sufrimenduaren ahotsa izanen da liburua. Nafarroan fusilatu zituzten 3.000tik goraren memoria. Indarkeriaren krudeltasunaren isla. Hiru atal desberdinetan banatua dago liburua baina era berean ildo bakarra segitzen du. Cesar Layana da liburuaren koordinatze lanetan aritu denetako bat.

Lur Azpian. Desobiratzeak Nafarroan. 1939-2019. Liburua salgai izanen da sanferminen ondoren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!