Aurreakordioa erdietsi dezakete gaur "gobernu aurrerakoi" bat osatzeko

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 5a, 07:49

PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra atzo batzartu ziren negoziazioak nola doazen aztertu eta etorkizunera begira jartzeko. Kontent azaldu ziren lau alderdiak eta gaur beste hitzordu bat dute 10:00etan. 

"Autogobernuaren inguruan adostasunera iristea falta zaigu eta 23 parlamentariren adostasuna izanen duen gobernuaren etorkizunaren funtzionamendua definitzea", esan du Ramon Alzorriz PSNko antolakuntza idazkariak atzoko bileraren ondotik. Alderdi sozialista, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra batzarturik izan ziren 17:40etatik 21:30etara abiatutako negoaziazioak nola doazen aztertzeko asmoarekin. Kontent atera ziren bertatik lau alderdiak eta "aurrerapauso handiak" lortu dituztela azaldu zuten denek. 

Geratzen diren "zirrikituak" adosteko bilera eginen dute gaur parlamentuan 10:00etan. Horren ondoren "aurreakordioa" erdietsita gera daiteke eta "gobernu aurrerakoia" lortzeko bidea eginagoa gera daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!