Leganesen aurka jokatuz abiatuko du denboraldia Osasunak, Madrilen

Euskalerria Irratia 2019ko uztailaren 4a

Abuztuaren 17 eta 18ko asteburuan izanen da partida. Eibar hartuko du bigarren jardunaldian Sadarren; hirugarrenean, Barcelona.

Abuztuaren bigarren hamabostaldian abiatuko da Santander Ligaren 2019-2020 denboraldia. Madrilen izanen du lehen mailako itzuleran lehen partida Osasunak, Leganesen aurka. Etxean, Sadarren, jokatuko ditu hurrengo biak. Eibarren aurka abuztuaren 24-25ko asteburuan eta Barcelonaren aurka, hurrengoan. 

Irailaren 25ean Madrilera itzuliko da Osasuna, Real Madrilen aurkako lehen partida jokatzeko. Itzulia otsailaren lehen asteburuan izanen da. Barcelonaren aurkakoa, berriz, denboraldiko azken aurreko partida izanen da.

Azaroaren 2-3ko asteburuan jokatuko dute gorritxoek hurrengo derbia. Alaves izanen dute aurkari, Sadarren. Hilabete berean, baina 23-24ko asteburuan Athletic zuri gorrien kontra jokatuko dute partida, etxean. Abenduaren 14-15ean, berriz, Realeko jokalariak izanen dira Sadarren.

Otsailaren bigarren asteburuan Bilbora bidaiatuko dute gorritxoek, Athleticen aurkako itzulia jokatzera. Martxoaren bigarrenean, berriz, Donostira joanen dira. Apirilaren lehenengo asteburuan jokatuko dute Alavesen aurkako itzulia, eta 22rako dago aurreikusita Eibarren aurkakoa.

Maiatzaren 23-24ko asteburuan amaituko da Liga. Osasunak Mallorca hartuko du etxean azken partiduan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!