Atalkako negoziazioetan zein aurrera pauso eman dituzten ezagutaraziko dute gaur PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrak. Batzarra eginen dute elkarrekin aztertzeko aste honetan egindakoa zer izan den. Zazpi mahaitan ari dira negoziatzen: hezkuntzaz, kulturaz eta kirolaz; berdintasunaz, politika sozialaz eta osasungintzaz; hizkuntz politikaz; enpleguaz, programa ekonomikoaz eta zerga politikaz; memoriaz eta funtzio publikoaz; eta tokiko administrazioaz, ingurumenaz, iraunkorrtasunaz eta energia berdeaz. "Aurrerapauso garrantzitsuak" egin direla nabarmendu dute lau alderdietako ordezkariek.