Javier Esparzak Nafarroako presidente izan nahi du. Horretarako PSNren babesa behar du eta Navarra Sumak ez du etsi nahi sostengu horren bila. Maria Txibiteri presidenteordetza eskaini dio eta koalizio gobernu bat osatzea. Hori izan da Esparzaren azken aurrera pausoa. Dena dela, onartu du Navarra Sumako buruzagiak PSNk ez duela haiekin hitz egiteko asmorik eta ez dela erraza izanen.