Behera egin du langabeziak ekainean: 887 pertsona gutxiago daude izen emanda Nafarroako Enplegu Zerbitzuetan. Dena dela, oraindik ere 30.376 langabe daude eta kezkarik handiena "lanpostuetan dagoen prekarietateak" sortzen du eskubide sozialetarako kontseilariarengan. Maiatzarekin alderaketa eginda are hobea da datua: maiatzean baino 1.678 pertsona gutxiago daude lanik gabe ekainean.