"Bortziriak solasean" liburua plazaratu berri du Euskokultur Fundazioak

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 2a, 12:29

Maite Lakar eta Nora Iriarte ikerlariek eginiko elkarrizketak ditu oinarri lan honek. 

Euskokultur Fundazioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak lagunduta, argitaratu du liburua, 2000-2001 urteetan zehar egindako ondare immaterialaren bilketan oinarrituz. Lan horretan 50 lekuko elkarrizketatu zituzten Nora Iriarte Osesek eta Maite Lakar Iraizozek Bortzirietako Euskara Mankomunitateak esleitutako beka baten bidez.

Liburuak, besteak beste, honelako gaiak biltzen ditu: garai bateko bizimodua, lanbideak, sinesmenak, mitologia, kontrabandoa, garbiketa, zerri-hiltzea, elizaren eragina, eskola, bestak, ohiturak, erremedioak, ipuinak, bertsoak, kantuak...

Liburua nahiz DVDa XX. mendeko Bortzirietako argazki zaharrez osatua daude. Horrez gain, eskualdeko hitzak biltzen dituen hiztegitxo bat ere biltzen du liburuak.

 

Maite Lakar Euskalerria Irrantian izan dugu lan honetaz hizketan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!