Ohiko emale direnei egin diete deia Odol eta Ehun Bankutik baina baita bultzada emanda lehen aldiz odola ematera hurbildu daitezkeen herritarrei ere. Guztiak dira beharrezko odol erreserbak handitu ahal izateko eta udari egoki aurre egin ahal izateko. Garai horretan beharrak hazi egiten dira, transfusioak asko izaten direlako.
Atzerrira oporretara joan aurretik "lanak eginda" uzteko proposamena egin dute izan ere, bidaitik bueltan denbora tarte bat odola eman gabe egotea gomendatzen da. ADONA webgunearen bidez lortzen ahal da informazio guztia edota 848 422 500 telefonora deitu daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!