Hauteskundeak 2019

Alderdi sozialista presionatzeko Esparza Casadorekin batzartuko da

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 2a, 07:50

Javier Esparza eta Pablo Casado Navarra Suma koalizioaren eraketa egin zutenean.

Diputatuen Kongresuan adierazpena sinatuko dute. Pedro Sanchezi egin nahi diote presio ez dezan utzi Nafarroako Gobernua EH Bilduren eskuetan. 

Navarra Sumaren lidergoa izanen duen gobernua osatu nahi du Javier Esparzak eta horretarako PSNren babesa nahi du. Madrilen izanen da gaur UPNren buruzagia Pablo Casado PPren presidentearekin biltzeko asmoarekin. Adierazpena sinatuko dute biek. Pedro Sanchezi presio egin nahi diote Nafarroako Gobernua ez diezaien utzi EH Bilduko kideei erabakitzen. 

Duela hamar egun izan ziren elkarrekin Casado eta Esparza. Orduko hartan parlamentuan izan zen Parlamentuko Mahaia osatu eta hurrengo egunean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!