Lan istripuan izandako heriotza salatu dute

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 1a, 14:14

ELA, LAB, CGT. ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak izan dira protestan Arbizuko Lakber Mecanizados enpresaren atarian. 

LAB sindikatuak salatu du Euskal Herrian aurten hil den 27. langilea dela; bederatzigarrena Nafarroan. Sindikatuak ezbeharrari lotutako "zirkunstantzia guztiak" argitzeko eskatu die erakundeei eta enpresako arduradunei; "batez ere, kontuan hartuta hiru langile hil direla azken lau urteetan enpresa horretako bi lantegitan", gaineratu dute. ELA, LAB, CGT. ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak izan dira protestan.

Enpresek ez dituzte behar besteko neurri eta baliabideak bideratzen prebentziora eta ez da nahikoa inbertitzen. Horiek dira adibideetako bi azaltzeko zergatik izaten diren hainbeste lan istripu. Lan istripuak ekiditeko bidea ezaguna izanik, baliabideak eta neurriak hartzea ezinbestekoa dela uste dute sindikatuek. Langileen kontzientzia lantzea ere izan behar da zereginetako bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!