Enpresa japoniarra da Kayaba. Orkoienen du lantokietako bat eta iragarri du itxi eginen duela produkzioa Tailandiara eramateko asmoarekin. Hartara 130 langile gera daitezke kalean. Protesta egin zuten larunbatean Iruñean lantokia ez dezaten itxi eskatuz. Kaleratzeak abuztutik aurrera egin nahi ditu enpresak eta 2021eko ekainaren 30era arte tantaka iritsiko lirateke kalerateak. Dena dela, bada aukerarik negoziatzen segitzeko: aurreikusia dute abuztuaren 1a arte kontsulta tartea izatea.