Askatasun sexuala harrotasunez aldarrikatzeko eguna, gaur

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 28a, 08:03

LGTB Kolektiboaren Nazioarteko Eguna da ekainaren 28a eta kalera irtengo dira kolektibo horren eskubideen defentsa egitera. Iruñean 18:00etan izanen da manifestazio nagusia Baluartetik irtenda. 

LGBT Harrotasunaren nazioarteko eguna, Gay Harrotasunaren eguna izenarekin ere ezagutzen dena, urtero ospatzen da mundu osoan zehar. Haren helburuak dira genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea. Ekainaren 28a hautatu zen LGBT Harrotasunaren nazioarteko egun bezala 1969an Stonewallen (New York, Ameriketako Estatu Batuak) gertatutako istiluak gogoratzeko, gertaera horrek eman baitzion hasiera askapen homosexualari. 

Iruñean manifestazioa eginen da gaur hilabete osoan ekimenak antolatu ondoren. 18:00etan irtengo da protesta "koloretsu, aldarrikatzaile eta alaia" Baluartetik. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!