Elikagaiak behar gehien dutenei banatzea da Elikagaien Bankuaren zeregina. Boluntarioek osatzen dute taldea eta oraindik ere ezinbesteko lana egiten dute asko direlako eurengana iristen diren herritarrak laguntza eske. Urtean bi aldiz egiten dute Elikagaien Bilketa Handia. Bat udaberrian izaten da eta bestea eguberri garaian. Bigarren horretan jasotzen dute produktu gehien baina aurten ez dira kexatzen maiatzeko azken asteburuan jasotakoarekin: 222.488 kilo jaki eta 25.179 euro bonotan.