Ahotsa.info-ko presidentak Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuen, hedabidearen adierazpen askatasuna eta informatzeko eskubidea defendatuz. Ebazpena ezagututa, pozik azaldu dira webguneko kideak eta haien kontrako polizi jazarpena salatu dute. Oztopo guztien gainetik, informatzen jarraituko dutela gaineratu dute.