Hauteskundeak 2019

Lehendakari izateko hautagaitzak jaso nahi ditu Unai Hualdek gaur hasiko duen bilera errondan

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 26a, 08:36

Ezkerrarekin, Ahal Dugurekin eta EH Bilduko ordezkariekin batzartuko da gaur. Bihar segiko du Geroa Bai, PSN eta Navarra Sumakoekin. 

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, asteazken honetan, hilak 25, hasiko da Parlamentuan ordezkaritza duten talde eta alderdi politikoek izendatutako ordezkariekin egingo duen bilera errondarekin, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko Lehendakaritzarako hautagaitza bat proposatzeko helburuarekin.

Ezarritako ordenari jarraiki, ordezkari gutxien dituen taldetik hasita, Izquierda-Ezkerrarekin hasiko du erronda (10:30ean Lehendakaritzako bulegoan). Ordu erdiko tartearekin, Unai Hualde Podemos-Ahal Dugurekin (11:00) eta EH Bildurekin (11:30) elkartuko da.

Errondari ostegunean emango dio jarraipena 10:00etatik aurrera. Geroa Bairekin Bildu ostean, 30 minutuko tartearekin, PSN eta Navarra Sumako ordezkariak jasoko ditu Lehendakariak.

Ganbera osatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko hurrengo lehendakariaren inbestidurarako epeek aurrera egiten dute.

Zehazki, Parlamentua osatzen denetik hamar eguneko epean, Parlamentuaren Presidenteak parlamentuan ordezkariak dituzten alderdi edo talde politikoek izendatu dituzten eledunekin kontsultak egin eta Foru Komunitaterako hautagai bat proposatu beharko du. Horretarako, osoko bilkura bat deituko du gutxienez 3 egun lehenago.

Txanda amaitu ondoren, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak hautagaia proposatuko dute eta Osoko Bilkura deituko dute.

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak egin zirenetik (maiatzaren 26a) hiru hilabete igaro ondoren ez bada hautagairik aurkeztu edo aurkeztu direnetatik ez bada inor hautatu, Parlamentua deuseztatuko da eta hauteskunde berriak deituko dira berehala.

Bisita instituzionalak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren lehen bilkuraren ondoren, Unai Hualdek komunikabideen aurrean agerraldia egin du datozen egunetan egingo dituen bisita instituzionalen berri emateko.

Horrela, asteazken honetan Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria Iruñeko Udalera joango da Enrique Maya alkate berriarekin biltzeko asmoz (12:30).

Datorren asteartean, uztailak 2, Unai Hualde Kontuen Ganberako lehendakari den Asun Olaechearekin bilduko da. Jarraian, Foru Erkidegoko Arartekoarekin, Javier Enérizekin bilduko da, baita Espainiako Gobernuko ordezkari den José Luis Arastirekin ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!