Hauteskundeak 2019

Programa akordioa aurkeztu die PSNk Geroa Bairi, Ahal Duguri eta Ezkerrari

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 25a, 07:49

Atzoko bileraren une bat.

Gobernu aurrerakoia osatu nahian bilera egin zuten lau indarrek. Datozen lau urteetarako bideorriaren zirriborroa mahai gainean jarri die alderdi sozialistak gainerakoei.

Bigarren bilera erronda hasi da parlamentuan. Alderdi sozialistak gobernu aurrerakoia osatu nahi duen gainerako alderdiekin egin zuen bilkura atzo: Geroa Bairekin, Ahal Dugurekin eta Ezkerrarekin. Mahai gainean datozen lau urteetarako gobernu akordioa izan litekeenaren zirriborroa jarri zuen PSNk. Gainerako hiru alderdiek batzarraren ondotik nabarmendu zuten azken legealdian izan duten bide orriaren oinarrietako asko jaso dituela zirriborroan eta hortaz "baikor" azaldu ziren guztiak. Ostegunean beste hitzordu bat izanen dute sakontzeko agirian eta aurrera begirako pausoak finkatzeko. 

Bileran ez zena izan, alderdi sozialistak betoa jarria diolako, EH Bildu izan zen. Bere botoak eta babesa beharrezkoak izanen direla nabarmendu zuten bileraren ostean bereziki Geroa Baik eta Ezkerrak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!