Volkswageneko zuzendaritzak bilera deitu du Landabengo etorkizunaz erabakia hartzeko

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 24a, 14:19

Bihar, asteartea, bilera eginen dute zuzendaritzak eta lan batzordeak Nafarroako lantokian hirugarren kotxe modeloa ekoizteko aukerak aztertzeko. Pasa den astean Wolfsburgen egon ziren Landabengo zuzendariak, enpresaren egoera zein den jakin eta etorkizunerako planak zehazteko asmoarekin.

Gaur egun Polo eta T-Cross kotxe modeloak ekoizten dira Landabengo lantokian eta zuzendaritzak hirugarren aukera bat ere nahi duela esan du behin baino gehiagotan. Alemaniako buruzagiek aldiz, momentuz baztertu egin dute Nafarroako lantokian etorkizuneko kotxe elektrikoaren lehendabiziko modeloen ekoizpena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!