Presoen alde lan egiteagatik auziperatutako47 pertsonen aldeko manifestaziora deitu dute uztailaren 5erako

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 24a, 13:02

11 nafar daude, presoen alde lan egiteagatik auziperatuak izanen diren 47 pertsonen artean. 11 eta 14 urte bitarteko kartzela zigorra eskatzen diete bakoitzari, 601urte arte espetxe zigor eskaera orotara. Elkartasun atxikimenduak jasotzen ari dira egunotan herriz herri eta auzoz auzo, irailean hasiko den epaiketari begira. Uztailaren 5ean, txupinazo bezperan, manifestazioa deitu dute Iruñean.

"Berriz egingo genuke" azaldu du Imanol Karrera, Nafarroako LAB sindikatuko bozeramalea eta makrosumario honetan auzipetuetako pertsonetako bat, " zer egin dugu zigortuak izateko? presoen osasunaz arduratu, mobilizazioak antolatu, defentsa juridikoa eman, sakabanaketa salatu eta espetxe politika gainditzeko pausuak ematen saiatu gara...hau izan da gure lana".

Espetxe zigor eskaera altuak ikusita, egoera gogorra bizitzen ari direla aitortu dute prentsaurrean, "guk espetxearen mamua dugu parez pare. Gure hurbilekoek gure ausentzia eta sakabaketaren mehatxua..egoera gogorra da".

Uztailaren 5ean elkartasun eta erantzun manifestazioa deitu dute Iruñean, arratsaldean, Burgoen plazatik irtenda. 11-13makroepaiketa.eus web gunea ere zabaldu dute atxikimenduak bildu eta baita epaiketak suposatuko duen gastuari aurre egin ahal izateko, diru ekarpenak jasotzeko ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!