Hauteskundeak 2019

Uztailaren bigarren hamabostaldirako aurreikusten da Nafarroako presidentea hautatzeko bozketa

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 24a, 07:49

Gaur hasiko dira Gobernua osatzeko negoziaketak, Parlamentuko mahaia osatzeko tramitea igarota. Maria Chivitek aste honetan bilduko da Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrako ordezkariekin, bera buru izanen den gobernu batek izan ditzakeen babesen bila. Ez da EH Bildurekin elkartuko.

Alderdi Sozialistak hartu du Nafarroako gobernu berria osatzeko lana. Momentuz, gobernu aurrerakoiaren aldeko apostua egiten du PSN-k, EHBildu baztertuta. Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerraren babesa behar du Chivitek eta haiekin negoziatuko ditu gobernu osaketa edo ta balizko akordio programatikoa. hala eta guztiz ere, EH Bilduren abstentzioa ere gutxienez beharko du  PSN-k Gobernura iristeko.

Bihar elkartuko da lehendabiziko aldiz Nafarroako Parlamentuko mahaia. Unai Hualdek mahaia bera zabaltzeko proposamena eramango du bilerara, hain zuzen, Parlamentuko aniztasuna islatuta gera dadin.

Egun hautean lor ditzakeen babesen arabera, Chivitek, San Fermin ostean dei dezake inbestidura saioa Parlamentuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!