Aurrematrikulazio garaian bete betean sarturik gauden honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntza Gradua ikasi ahal izateko 500 eskaera jaso dira lehen boste egunetan. Irailean hasiko dira irakaskuntza hori eskaintzen eta 60 plaza izanen dira denera. "Helburua bete da eta nafarrentzat beste aukera bat gehiago ekarri duela adierazten du", esan zuen atzo Maria Solana Hezkuntza kontseilariak. Ramon Gonzalo NUPeko errektoreak ere adierazi zuen etorkizunari begira bio-osasunean jarriak daudela indar asko eta horixe dela sustatu beharreko alorretako bat.