Bihar osatuko da Nafarroako Parlamentuko Mahaia, eta nola osatuko duten zehazteko azken bilerak egiten dabiltza alderdi politikoak. Geroa Bairekin batzartu da PSN arratsaldean. Geroa Baik ezarritako lehengo baldintza onartu dute sozialistak: Prest dira Geroa Bairi presidentetza uzteko. Ez, ordea, bigarrena. EH Bildu mahaitik kanpo nahi dute.