Irakasleen oposizio-azterketak Mendillorri BHIn izanen dira

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 17a, 18:51

Lehenengo probak ekainaren 22 eta 25 bitartean eginen dira.

Argitaratu dira maisu-maistren oposizioen azterketak egiteko egunak, orduak eta lekuak. Espezialitate eta hizkuntza guztietako lehenengo ariketaren B froga Mendillorri BHIn egingo da, Edificio Aguas deritzan eraikinean (Uztarrotzeko Kontzejua, 2). Lehenengo azterketak ekainaren 22an izango dira, goizeko 8etan hasita eta azkenak, berriz, ekainaren 25ean, 11:30ean. Hala, ez dute bat egingo espezialitate eta hizkuntzek, legeak hala aginduta Departamenduak bermatu egin behar baitu hautagaiak izena eman duten espezialitate eta hizkuntza guztietara aurkeztu ahal izatea.

Larunbatean Haur eta Lehen hezkuntzako frogak izango dira, euskaraz nahiz gazteleraz. Igandean, Heziketa Fisikoa (euskaraz), Ingelesa (euskaraz nahiz gazteleraz) eta Entzumena eta Hizkuntza (euskaraz nahiz gazteleraz). Hilaren 24an Euskara, Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz) eta Musika (euskaraz nahiz gazteleraz) egingo dira. Azkenik, asteartea 25, Pedagogia Terapeutikoa eta Hezkuntza Fisikoak, biak ala biak gazteleraz, izango dira.

Ondoren, ekainaren 26tik 28ra, lehenengo ariketaren A froga egingo da; alegia, kasu praktikoa.

Azterketak egiteko jarraibideak

Epai-mahai koordinatzaileak jakinarazi duenez, hautagaiak boligrafo urdina eraman beharko du azterketa egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!