Sexu erasoa zela ebatzita kartzelara bidali ditu Epaitegi Gorenak 2016ko San Ferminetako akusatuak

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 21a, 07:54

15 urteko kartzela zigorra ezarri die 5 gazte sevillarrei, abusua baino, sexu erasoa egin zutela ebatzita. 100.000 euroko kalte ordaina ere ezarri die. Biktimaren telefono mugikorra lapurtu zuen Guardia Zibilak gainera beste bi urteko kartzela zigorra jaso du.

Epaia ezagututa Espainiako poliziak 5 akusatuak atxilotu eta Sevillako kartzelara eraman ditu zuzenean. Talde berberak, oraindik ere Pozo Blancon (Andaluzia) izandako beste taldeko sexu eraso batengatik epaiketa izanen du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!