Nafarroako 0-3 haur eskolak kalera atera dira. Haur Hezkuntzako lehen zikloaren lan baldintza duinak aldarrikatzera datozen mobilizazioen lehena izan dela ere jakinarazi dute. "Haurren garapena banaka artatzea ezinezkoa egiten duen ratioari Aski da! esan diote. Ratio horrek langilearen prestakuntza pedagogikoa bere osotasunean abian jartzea eragozten du.
Nafar Gobernuaren unitateen zati baten finantzazioa baldintzatzen du, ez baitu hartzen herri bakoitzaren jaiotza tasa eta batik bat landa eremuan taldekatze mistoen plangintza baitakar. Gaur ozen hezitzaile bakoitzeko haur kopurua jaistea exijitzen dute.