Berdintasuna eta aniztasunaren defentsa egin dute Skolaeko arduradunek epaile aurrean

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 14a, 13:44

Epaile aurrean deklarazioa eman dute Skolae hezkidetza programa sortu, garatu eta zabaldu duten 10 hezitzaile eta irakasleek. Programaren kontra salaketa jarri duten guraso katolikoen elkarteko abokatuak galdera zorrotzak eta gogorrak egin dizkie, uneoro berdintasunaren aldeko dinamikak eta edukiak zalantzan jartzen. Ehunka pertsonek babesa erakutsi diete Skolaeko arduradunei, epaitegi aurrean egindako agerraldi jendetsuan.

"Oso harro erantzun dut berdintasunaren defentsan" azaldu du Marian Moreno hezitzaileak eta Skolae programa garatu duen pertsonetako batek, "Skolae amets bat da, aniztasuna eta berdintasunaren alde lan egin dutene hainbat irakasleen ametsa, Errepublika garaiko irakasleen ametsa. Txuri beltzean ikusi ditut salaketa jarri digutenak, pasa den mendean..." adierazi du.

Txalo artean sartu dira deklaratzera epaitegietara, gehiengo sindikalak deitutako elkarretaratzean elkartutako 300 bat pertsonen babesa jasoz.

Sindikatuetako kideez gain, bertan, Skolae programari babesa emanez hainbat irakasle ere bildu dira. Haiekin batera ere, ordezkari politikoak, Geroa Bai, Euskal Herria Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrako kideak azaldu dira Skolaeren defentsan, baita PSNko parlamentariak ere.Elkarretaratzean, osatzear den Nafarroako Gobernu berriari, Skolae programa mantentzeaz gain, ikastetxe publiko zein itundu guztietara zabaltzea eskatu diote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!