Unesco saria eskura dezake Skolae programak

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 13a, 07:54

Neskato eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Sariko hautagaien artean sartu dute Nafarroako Gobernuaren hezkidetza programa.

Unescoren saria eskuratu dezake Skolae hezkidetza programak. Aldi berean, programa hori garatu duten eta formazio lanetan aritu diren hamar herritarrek agertu beharko dute epailearen aurrean azalpenak ematera. Alde batetik beraz, Neskato eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Sariko hautagaien artean sartu dute Nafarroako Gobernuaren Skolae programa. Hala jakinarazi du Maria Solana Hezkuntza kontseilariak. Beste alde batetik, programa hori landu zuten bost aditu lekuko gisa deklaratzera deitu zituen Nafarroako Auzitegi Nagusiak, familia batzuek eta Plataforma Nacional 18M taldeak jarritako salaketak tramiterako onartu ondoren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!