Ikasleen %96,59k gainditu du selektibitatea

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 12a, 15:48

3.066 ikaslek eman dute izena; 104k suspenditu dute unibertsitatean sarteko proba eta 17 ez dira aurkeztu azterketetara. Proba euskaraz egin dutenen %98,57k gainditu du.

Ikasleen %96,59k gainditu du selektibitatea. Iazko baino ehuneko hobea da aurtengoa. Iaz ikasleen %95,94k gainditu zuen proba. 104 pertsonek suspenditu dute eta 17 ez dira probara aurkeztu.

D ereduko 842 ikasle aurkeztu dira probara, eta euskaraz egin dituzte azterketak. Horietatik, hiru ez dira aurkeztu, eta 827k gainditu dute. Hau da, %98,57k. G eta A ereduko 2.224 ikasle aurkeztu dira, horietatik %96,24k gainditu dute.

Gaur ezagutarazi dituzte notak, NUPen webgunean eta sakelakoetarako aplikazioan. Ikasleek ekainaren 14ra arte dute epea erreklamazioak egiteko. Bigarren deialdia ekainaren 26, 27 eta 28an eginen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!