Irailean hasiko dira ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntza Graduko eskolak hartzen. Hori baino lehen, ostiralean zabalduko dute izen emateko epea. Denera 60 ikasle hartuko dituzte ikasturte bakoitzean. Orain arte, Nafarroan Opusen unibertsitatean ikas zitekeen Medikuntza. NUPen ere gaztelaniaz emango dituzte ikasketak.