Bihar zabalduko da epea EGA azterketan izen emateko

Euskalerria Irratia 2019ko ekainaren 12a

Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko azterketan apuntatzeko aukera ekainaren 13tik uztailaren 3ra izanen da. 

Nafarroako Gobernuak jakinarazten du 2019ko 2. deialdiko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) abian dela. Matrikula-epea 2019ko ekainaren 13tik uztailaren 3ra izanen dela jakinarazten da. Probak egiteko interesa dutenek izena eman dezakete Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan (Santo Domingo, 8. Iruñea), goizeko 08:30etik 14:30era.

Hautagai bakoitzak 26 euro ordaindu beharko ditu (13 euro lehen kategoriako familia ugariaren kasuan) azterketa-eskubideengatik. Matrikula doakoa izanen da bigarren kategoriako familia ugariko kideentzat.

Hiru proba dira: Atariko Proba, Proba Idatzia eta Ahozko Proba. 

- Atariko Probak test erako 80 galdera izango ditu. Horren bidez, hizkuntza baliabideen ezagutza eta entzunaren eta irakurriaren ulermena ebaluatuko dira. 

- Proba Idatziak bi ataza ditu: bi idazlan, bata 180 hitzekoa eta bestea 250 hitzekoa, gutxienez.

- Ahozko Probak bi ataza ditu: 5 minutuko testu baten azalpena, eta 10 minutuko solasaldia.

Hiru probak gainditu behar dira agiria lortzeko.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo webgune hauetara:

www.ega.navarra.es

www.navarra.es

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!